viernes, 25 de febrero de 2011

GUNEEN BANAKETA



Proiektu honetan LogroƱo-ko Alde Zaharra arte plastikoen gaiarekin lotzea erabaki dugu. Arteen barruan 3 desberdindu ditugu: 1- Musika ; 2- Dantza ; 3- Arte bisualak.

3 hauen beharrak asetzeko eskubialdeko gunea aproposena dela ikusi dugu. Gune honetan arte bakoitzak "zonifikatu" egin ditugu, euren arteko lotura jada dagoen ardatzaren bitartez lortuko delarik. Ezkerreko aldean, ostera, oztopo bat aurkitzen da, errepidea. Hori dela eta hortik aurrera dauden hutsuneetan beste zenbait erabileren bidez betetzeko erabakia hartu dugu (bulegoak, etxebizitzak...).


Beraz, esan daiteke gure proiektuan jada dagoen bide bat aprobetxatu egingo dela, hortik abiatuta arteen munduan murgilduko gaituen ibilbidea bat sortuaraziz.

jueves, 16 de septiembre de 2010

HASTAPENEKO AUSNARKETAK

Egokitu zaigun gaia ikusentzunezkoa dela eta, mundu honek barneratzen eta osatzen duenaren hausnarketa txiki bat egin nahi izan dugu. Gure helburua ikusentzunezkoen arloa teknologiarekin lotu eta hondoren teknologia alde batetik naturarekin eta bestetik gizakiarekin lotzea izan da. Honela, gure asmoa proiektua enfokatzen lagun diezaguketen gidalerro batzuk sortzearena izan da, geihegi sakondu gabe. Ondorengo irudia gure ausnarketen emaitza bezala uler daiteke:

martes, 16 de marzo de 2010

PROPOSAMENAREN MAKETA

Alde zaharreko hustuneak antolatzeko, audiobisualen mundua erreferentziatzat hartuta, "zirkuito"-z baliatu gara. Zinta ezberdinek irudikatuko dituzten zirkuito horien bitartez, lotura bat lortuko da hutsune ezberdinen artean, gune osoan bateratasun bat lortuz eta husta eta betearen arteko jolasari hasiera emango zaio. Honek, audiobisualen munduak eskatzen duen dinamismoa emango dio guneari.

ZINTEKIN JOLASTEN

Muntaia hauek, zinten erabilerak mugara eramanda eman dezaketen emaitza estetikora gerturazen lagundu digute, bai eraikinen eraketan eta baita fatxadaren itxuran ere. Zinta ezberdinen bidez, hutsa eta betearen arteko erlazio zuzenaren bilaketarekin batera eratutako formak izango dira.